Cookieei buruzko informazioa

Zer da cookie bat?

Cookie bat ia edozein webgunetara sartzen zarenean zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da; ez du kalterik eragiten. Cookieen helburua da webguneak zure bisita gogoratzea, berriro orrialde horretan nabigatzen duzunean. Jende askok ez badaki ere, 20 urte dira cookieak erabiltzen direla, World Wide Web-erako lehenengo nabigatzaileak sortu zirenetik.

Zer EZ da cookie bat?

Ez da birus bat, troiar bat, har bat, spam bat edo spyware bat, eta ez du pop-up leihorik irekitzen.

Zer informazio biltzen du cookie batek?

Cookieek ez dute zuri buruzko informazio arriskutsurik izaten, hala nola kreditu-txartelak edo bankuko datuak, argazkiak, NAN zenbakia, informazio pertsonala… Gordetzen diren datuak teknikoak izaten dira: lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, etab.

Web zerbitzariak ez ditu datuok zurekin lotzen, pertsona gisa, zure web nabigatzailearekin baizik. Hain zuzen ere, normalean Internet Explorerrekin nabigatzen baduzu eta webgune berean Firefox edo Chrome erabiliz sartzen bazara, ikusiko duzu webgunea ez dela ohartzen pertsona bera zarela, datuak nabigatzailearekin lotzen dituelako eta ez pertsonarekin.

Zer cookie mota daude?

  • Cookie teknikoak: oinarrizkoenak dira, eta horien bidez, besteak beste, jakin daiteke nabigatzen duena pertsona bat edo aplikazio automatiko bat den, edota erabiltzaile anonimo bat edo erregistraturiko bat. Hori oinarrizkoa da edozein webgune dinamikok ondo funtziona dezan.
  • Analisi-cookieak: egiten ari zaren nabigazio motari buruzko informazioa biltzen dute: zer atal erabiltzen diren gehien, zer produktu kontsultatu diren, zer ordu-tartetan, zer hizkuntzatan, etab.
  • Publizitate-cookieak: zure nabigazioaren, jatorriko herrialdearen, hizkuntzaren eta abarren araberako publizitatea erakusten dute.

Zer dira cookie propioak eta hirugarrenenak?

Cookie propioak bisitatzen ari zaren webguneak berak sortzen ditu, eta hirugarrenenak, berriz, kanpoko zerbitzuek edo hornitzaileek (Facebook, Twitter, Google, etab.).

Zer gertatzen da cookieak desaktibatzen baditut?

Hona hemen zenbait adibide, cookieak desaktibatzeak izan dezakeen eragina ulertzeko:

  • Ezin izango duzu webgune horretako edukirik partekatu Facebooken, Twitterren edo beste edozein sare sozialetan.
  • Webguneak ezingo ditu edukiak egokitu zure lehentasun pertsonaletara, online dendek egin ohi duten moduan.
  • Ezingo duzu webgune horretako gune pertsonalera sartu (“Nire kontua”, “Nire profila”, “Nire eskaerak”…).
  • Online dendak: ezingo duzu online erosketarik egin; telefonoz edo denda fisikoan egin beharko dituzu, halakorik badago.
  • Ezingo dituzu zure lehentasun geografikoak pertsonalizatu, hala nola ordu-tartea, dibisa edo hizkuntza.
  • Webguneak ezingo du bertako bisitariei eta trafikoari buruzko azterketarik egin, eta horrek webgunea lehiakorra izatea zailduko du.
  • Ezingo duzu blogean idatzi, argazkirik igo, iruzkinik argitaratu edota edukirik baloratu edo puntuatu. Webguneak ezingo du jakin gizakia edo spama argitaratzen duen aplikazio automatizatu bat zaren.
  • Ezingo da sektoreen araberako publizitaterik erakutsi, eta horrek webguneak publizitatearen bidez jasotzen dituen diru-sarrerak murriztea ekarriko du.
  • Sare sozial guztiek erabiltzen dituzte cookieak; desaktibatzen badituzu, ezingo duzu sare sozialik erabili.

Cookieak ezaba daitezke?

Bai; ezaba daitezke, baina baita blokeatu ere, orokorrean edo domeinu espezifiko batentzat.

Webgune bateko cookieak ezabatzeko, zure nabigatzailearen konfiguraziora joan eta, han, dagokion domeinuari loturiko cookieak bila eta ezaba ditzakezu.

Jarraian adieraziko dizugu nola sartu Chrome nabigatzaileko cookie jakin batera. Oharra: urrats hauek aldatu egin daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera:

  1. Joan Konfigurazioa edo Lehentasunak atalera, Artxiboa menuaren bidez edo goian, eskuinean, agertzen den pertsonalizatzeko ikonoan sakatuta.
  2. Hainbat atal ikusiko dituzu; sakatu Erakutsi aukera aurreratuak.
  3. Joan hona: Pribatutasuna, Edukiaren konfigurazioa.
  4. Aukeratu Webguneetako cookie eta datu guztiak.
  5. Zerrenda bat agertuko da cookie guztiekin, domeinuaren arabera ordenatuta. Domeinu jakin bateko cookieak errazago aurkitzeko, sartu helbide osoa edo zati bat Bilatu cookieak
  6. Iragazki hori jarri ostean, lerro bat edo gehiago agertuko dira pantailan eskatutako webguneko cookie Aukeratu nahi duzuna eta sakatu X, kentzeko.

Internet Explorer nabigatzailean cookieak konfiguratzeko, jarraitu urrats hauei (aldatu egin daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan hona: Tresnak, Interneteko aukerak.
  2. Sakatu Pribatutasuna
  3. Mugitu botoi lerragarria, nahi duzun pribatutasun-maila aukeratu arte.

Firefox nabigatzailean cookieak konfiguratzeko, jarraitu urrats hauei (aldatu egin daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Joan Aukerak edo Lehentasunak atalera, zure sistema eragilearen arabera.
  2. Sakatu Pribatutasuna
  3. Historiala atalean, aukeratu Erabili historialerako konfigurazio pertsonalizatua.
  4. Cookieak onartu aukera ikusiko duzu; aktibatu edo desaktibatu egin dezakezu, nahi bezala.

OSXerako Safari nabigatzailean cookieak konfiguratzeko, jarraitu urrats hauei (aldatu egin daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera):
 

  1. Joan Lehentasunak atalera, eta hortik Pribatutasuna
  2. Hemen Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, eta nahi duzun blokeo mota ezartzeko aukera izango duzu.

iOSerako Safari nabigatzailean cookieak konfiguratzeko, jarraitu urrats hauei (aldatu egin daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera):
 

  1. Joan Doikuntzak atalera, eta gero Safari
  2. Joan Pribatutasuna eta Segurtasuna atalera; hemen Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, eta nahi duzun blokeo mota ezartzeko aukera izango duzu.

Android gailuetako nabigatzailean cookieak konfiguratzeko, jarraitu urrats hauei (aldatu egin daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera):
 

  1. Exekutatu nabigatzailea eta sakatu Menua eta gero Doikuntzak.
  2. Joan Pribatutasuna eta Segurtasuna atalera; Onartu cookieak aukera ikusiko duzu, eta laukia aktibatu edo desaktibatu ahal izango duzu.

Windows Phone gailuetako nabigatzailean cookieak konfiguratzeko, jarraitu urrats hauei (aldatu egin daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera):

  1. Ireki Internet Explorer, eta sakatu Gehiago eta ondoren Konfigurazioa.
  2. Hemen aktiba edo desaktiba dezakezu Baimendu cookieak