Ekonomiari, finantzei eta ondareari buruzko informazioa

Aurrekontuak

Aurrekontua da edozein erakunderen tresnarik garrantzitsuena urtebeteko epean erakunde baten ekonomia eta finantzak planifikatzeko eta kudeatzeko. Urte horretan aurreikusten diren diru-sarreren planteamendua egiten da. Halaber, diru-sarrerak zer gastutara bideratuko diren aurreikusten da. Aurrekontuen banaketak zehazten du zein diren erakundearen benetako lehentasunak. Orobat, erakundearen helburuak eta bertan egin beharreko jarduketak zehazten ditu, betiere finantzen beharrezko egonkortasunaren printzipioarekin bat eginda.
Jarraian, onetsitako azken aurrekontuak agertzen dira.

Agiriak:

Aurrekontu-exekuzioa

Aurrekontu-exekuzioa analisi bat da, aurrekontuan jasotako jardueren balorazio ekonomikoa (geroago onetsitako aurrekontu-aldaketak barne) eta egindako jarduerak lotzen dituena.

Aurrekontuaren (irabaziak eta gastuak) betetze-mailak adierazten digu aurrekontu-exekuzioa zenbateraino bete den, bai irabazi eta gastuekiko konpromisoari dagokionez, bai eginiko kobrantza eta ordainketei dagokienez. Nabarmendu beharrekoa da aurrekontua betearazteak ez duela inola ere esan nahi eginiko gastuak helburuak lortzeko egokiak direnik edo eraginkorrak direnik, ezta lortutako irabaziak egokiak direnik ere.

Hona hemen eskuragai dauden aurrekontu-exekuzioaren azken txostenak.

Agiriak:

Defizita eta zorpetzea

Hau da zorpetzea: erakunde batek, epemugak kontuan hartuta, ordaintzeko hartzen dituen betebeharren multzoa. Bi motatako zorrak daude:

  • Finantza-zorra. Finantza-kostuari (interesei) dagokiona da. Maileguak eta jesapenak dira, besteak beste, finantza-zorraren adibide. Epe laburreko edo luzeko operazioak izan daitezke.
  • Merkataritza-zorra. Normalean kosturik ez duen pasiboa, batez ere hornitzaileekin epe laburrean izandako operazioetan sortzen dena.

Agiriak:

Ondasunak eta eskubideak

Jarraian agertzen diren dokumentuetan BZBren ondasun higiezinekin lotutako informazioa agertzen da, bai eta erakundeari atxikitako ibilgailuen zerrenda ere.

Agiriak: