Erakundearen funtzioak
Bizkaiko Zabor Berziklategiak (BZB) 1999. urtetik, Bizkaian sortutako ontziak eta hondakinak banatzen eta sailkatzen ditu. Bizkaia puntako lurraldea da ingurumena babestearen eta kudeatzearen esparruan.
Honako lotura honetan aurki daiteke BZBri eta haren funtzioei buruzko informazio xehatua:
Lotura:

Erakundearen estatutuak eta araudia
Hona hemen BZBren funtzionamenduari aplikatzeko oinarrizko araudia:
- 11/1997 Legea, apirilaren 24koa, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzkoa.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 94/62/EB Zuzentaraua, 1994ko abenduaren 20koa, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzkoa.
Goi-karguak
BZBren gobernu- eta administrazio-organoen artean daude Bazkideen Batzar Orokorra eta Administrazio Kontseilua. Halaber, Sozietatearen Estatutuetako 13. artikuluak zera adierazten du: «Batzar Orokorretako burua eta idazkaria izango dira Administrazio Kontseilukoak ere». Atxikitako agirietan Sozietatearen buruari (Jon Saenz de Viguera) buruzko informazio xehatua eskaintzen da, bai eta Sozietateko kontseilariak diren Bizkaiko Foru Aldundiko goi-karguena (Josu Bilbao eta Aitor Cobo) ere.
Bestalde, aipatu behar da Administrazio Kontseiluko kideek ez dutela ordainsaririk jasotzen.
Antolaketa eta giza baliabideak
BZBk bere estatutuetan honako gobernu- eta administrazio-organo hauek ezartzen ditu:
- Bazkideen Batzar Orokorra (9.-13. art.): Sozietatearen Administrazio Kontseiluak zehaztutako gaiak eztabaidatu eta ebatzi beharko ditu. Sozietatearen bizitza bazkideek gehiengoz adierazitako borondatearen araberakoa izango da, eta Batzarraren barruan soilik hartuko da.
- Administrazio Kontseilua (14.-22. art.): Organo honen bitartez administratuko eta ordezkatuko da Sozietatea hirugarrenen aurrean, eta Batzar Orokorrak izendatutako sei kidek osatuko dute. Administrazio Kontseiluari dagokio, besteak beste, zeregin hauek egitea: Legez edo Sozietatearen estatutuek erabaki gabeko gai guztiei buruz erabakitzea, hala nola Batzarretako erabakiak betetzen direla zaintzea; negoziazioak eta eragiketak egitea Sozietatearen helburua betetzeko; eta inbentarioa, urteko balantzea, memoria eta Sozietate Mugatuen Legeak eskatzen dituen gainerako agiriak egitea.
Halaber, erakunde publiko edo pribatu guztien moduan, BZBk bere funtzionamendua antolatu behar du, kudeaketa eraginkorra eta eragingarria izan dadin lortzeko. Jarraian, erakundearen antolaketa-egiturari eta langileei buruz informazio garrantzitsua agertzen da.