Lege oharra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) 10. artikulua betetze aldera, hona hemen enpresaren identifikazio-datuak:

  • Enpresaren izena: BZB
  • Izen soziala: Bizkaiko Zabor Berziklategia SL
  • IFZ: B48907885
  • Helbidea: Zubieta industrialdea, PI 1B partzela, Zornotza (Bizkaia)
  • Telefono-zenbakia: 94 630 12 00
  • Helbide elektronikoa:info@bzb.es

Web-orriaren helburua

bzb.es web-orriaren helburua Bizkaian sortutako ontziak banatzen eta sailkatzen dituen Planta ezagutaraztea da.
Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) www.bzb.es webgunearen erabilera arautzen du.

Legeria

Oro har, BZBren eta webgune honetan erabilgarri dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanek Espainiako indarreko legeriari eta jurisdikzioari jarraituko diete.

Erabilera eta erabiltzaileen sarbidea

Erabiltzaileak jakin eta onartu behar du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, BZB edo bere delegazioren batekin merkataritza-harreman bat hastea.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen, horien diseinu grafikoaren eta kodeen edukien jabetza intelektualeko eskubideak BZBrenak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo webguneen edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera gauzatzea, baita iturriak aipatzen badira ere, BZBk idatzizko baimena eman ezean.

Webgunearen edukia eta estekak (Linkak)

BZBk bere webguneetan jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea izango du; horrez gain, informazio hori ikusteko baimena muga edo ken diezaieke erabiltzaile jakin batzuei.
BZBk ez du bere gain hartzen bere jabetzako edozein webgunetako “link” edo esteken bidez ikus daitezkeen hirugarrenen webguneetan dagoen informazioaren gaineko erantzukizunik. BZBren webguneetan dauden “link” edo esteken helburu bakarra informazio ematea da, eta ez du esan nahi BZBk horiei loturiko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten duenik.