-
Baloraketa:
hondakin baten balioa handitu ontzi-hondakinen baliabideak aprobetxatzeko aukera ematen duten prozeduren bidez, errausketa energia-berreskurapenarekin barne. Baloraketa-prozesuak ez dio ez giza osasunari ez ingurumenari kalterik eragiten.
-
Berriro erabili:
ontzi bat berriro bete edo erabili, aurretik ezarritako helburu bera lortzeko.
-
Bilketa:
hondakinak bildu, sailkatu edota taldekatzeko eragiketa, ondoren garraiatzeko.
-
Biltegiratze:
hondakinak aldi baterako gordetzeko lekua, birziklapena, tratamendua edo atzera botatzeko eragiketak egin aurretik.
-
Birziklapena (baloraketa materiala):
ontzi-hondakinak transformatu, hasierako helburua lortzeko edo energia berreskuratzea ez bezalako beste helburuak lortzeko. Konpostaje edo biometanizazio eragiketak direnean, “birziklapen organiko” izena hartzen du.
-
Deuseztatzea:
bai hondakinak edo ontziak biltzeko edo kontrolarekin isurtzeko, eta bai horiek zati bat edo guztiz suntsitzeko prozedura guztiak, gizakien osasuna arriskuan jarri gabe eta ingurumenari kalterik eragin gabe.
-
Energia berreskuratu:
edukiontzi erregaien hondakinak erabili energia sortzeko zuzeneko errausketaren bidez bestelako hondakinekin edo gabe, baina beroa berreskuratuz.
-
Hondakinen zabortegia:
ukatutako hondakinak botatzeko instalazioa. Gordeleku kontrolatu gisa erabiltzen da, bai azalean eta bai lur azpian.
-
Merkaturatzea:
azpi produktuak eta materiak edo berreskuratutako substantziak saldu edo transferitu, produkzio-prozesuan barneratzeko.
-
Ontzia:
edozein izaerako materialekin egindako produktua eta edukitzeko, babesteko, manipulatzeko, banatzeko eta merkantziak aurkezteko erabiltzen da.
-
Ontzi-hondakina:
bakoitzak botatako edo bota behar duen ontzia edo materiala, indarrean dauden xedapenei jarraiki.
-
Ontzi-hondakinen kudeaketa:
bere gain hainbat eragiketa dago: ontzi-hondakinen bilketa, sailkapena, garraioa, biltegia, deuseztatzea, baloraketa eta merkaturatzea.
-
Prebentzioa:
ontzietan eta hondakinetan dauden materialek eta substantziek ingurumenean eragindako inpaktua gutxitu, kutsatzen ez duten produktuen eta tekniken garapenaren bide.
-
RSU:
hondakin solido urbanoak.
-
Ukatzea:
balioztatzen ez diren hondakinak edo zatikiak.