Produktoa

Nahiz eta edukiontzietan gehien erabiltzen den materiala izan, zailenetariko bat da birziklatzeko. Plastiko-mota ugari dago, erabilera desberdinetarako, eta denak oso arinak, iraunkorrak eta fabrikatzeko ekonomikoak dira. Horregatik, askotan erabiltzen dira kartoizko eta beirazko ontzien ordez. Komunenak honakoak dira:

PLASTIKOA

PET

Polietileno Tereftalato. 265ºCetan urtzen da. Erresistentzia elektriko ona du eta hezetasuna gutxi hartzen du. Bere gardentasuna bereizgarria da. Ontziak fabrikatzeko erabiltzen orain dela gutxi hasi arren, gero eta gehiago erabiltzen da. Mikrohuinarekiko eta hozkailuarekiko iraunkorra da. Normalean, esnea, ura eta freskagarri gasdunen botilak egiteko erabiltzen da.

HDPE

HDPE

Goi dentsitateko polietilenoa. Termoplastikoa eta ez toxikoa da. Leuna da, kolpeekiko iraunkorra, beroarekiko eta izpi ultramoreekiko sentikorra. Erabiltzen da olio-botilak, lixiba-botilak, detergenteak, enbalatzeko materialak eta poltsa gogorrak egiteko.

PVC

PVC

Biniloren polikloruroa. Material plastiko solidoa. Bere molekularen pisuko %43 petroliotik dator, eta %57 gatzetik. Arina da, gardena, iragazgaitza, isolatzailea, ekonomikoa, suarekiko iraunkorra, kolpeekiko eta beroarekiko sentikorra, transformatzeko erraza eta erabat birziklagarria. Ura eta olioko botilak eta pilulentzako blisterra egiteko erabiltzen da.

LDPE

LDPE

Behe dentsitateko polietilenoa. Txokeekiko iraunkorra, isolatzailea, beroarekiko iraunkorra, izaera itsaskorra du eta hezea da. Erabiltzen da poltsak, garbiketa-produktuak eta bidoiak egiteko.

PS

PS

Poliestireno: Gardena, distiratsua, mehea eta arina da. Jogurteko eta postreetako terrinak eta erabili eta botatzeko platerak egiteko erabiltzen da.
Poliestireno hedatua (kortxo zuria): “poliespana” porotsua da, lodia, isolatzailea eta kolpeekiko sentikorra. Erabiltzen da bandejak eta “kortxo zuriko” bestelako edukiontziak egiteko.

Briks

BRIKS

Edukiontzi arina, iraunkorra, hermetikoa, garraiatzeko eta biltzeko egokia. Hainbat osagaiak osatzen du: plastikoa, papera (%75) eta aluminioa (edukiontzi bakoitzak en1’4 gr ditu.) geruza desberdinetan. Oso osaketa konplexua duenez oso zaila da birziklatzea.

metala

METALA

Elikagaiak ontziratzeko material egokia (boteak eta kontserba-latak). Freskagarri edo garagardoa bezalako edarientzat aluminioa erabiltzen da. Prestatuko elikagaiak eta kontserbak, normalean, latorrian ontziratzen dira.